Itxi

Reala

Larunbatean, 19:00etan

Realak Valentzian dauka hitzordua

Agentziak | Erredakzioa

Portu da baja nagusia. Donostiarrek txapelketako zelairik zailenetarikoan hasiko dute Liga, baina bertan jokatutako azken lau partidetatik bakarra galdu dute.

  • Mikel Oyarzabal, Valentziaren aurkako partida batean

    Mikel Oyarzabal, Valentziaren aurkako partida batean. Argazkia: Efe.

Realak Ligako lehen azterketa izango du Mestallan, Europan lehiatzeko talde sendoa duen ala ez ikusten hasteko. Talde gaztea du Imanol Alguacilek, Mikel Oyarzabal, Martin Odegaard eta Alexander Isak bezalako jokalariekin.

Realak erregulartasuna beharko du sailkapeneko goiko postuetan egoteko eta Europan jokatzeko eskubidea ematen duten postuengatik lehiatzeko. Mestalla, hala ere, ez da zelai erraza, baina donostiarrek neurria hartuta diotela dirudi, azken lau partidetatik bakarra galdu baitute. Portu da Imanolek duen bajarik esanguratsuena.

Aurrean Valentzia taldea izango dute. Valentziarrek denboraldi-aurre nahasia izan dute, Mateu Alemany kirol zuzendariaren eta Peter Lim akziodun nagusiaren arteko desadostesunengatik, eta, ondoren, Rodrigo Atleticora saltzeko operazioa ez delako gauzatu.

Kirol arloari dagokionez, Valentzia taldeak sentsazio onak eman ditu eta aurreko denboraldia sasoi betean amaitu zuen taldearen zantzuak ere izan ditu. Valentziak laugarren postuan amaitu zuen Liga eta Errege Kopa irabazi zuen. Hala ere, ikusteke dago zuzendaritzako kontuek kirol arloari eragiten dioten ala ez.




Ustezko hamaikakoak

Valentzia: Cillessen; Wass, Gabriel Paulista, Garay, Gayà; Coquelin, Parejo, Guedes, Carlos Soler; Gameiro y Rodrigo o Maxi Gómez.

Reala: Remiro; Zaldua, Le Normand, Zubeldia, Muñoz; Illarramendi, Merino, Odegaard; Oyarzabal, Isak y Januzaj.

Epailea: Gil Manzano (C. Extremeño)

Estadioa: Mestalla.

Ordutegia: 19.00 horas.