Reala
Ofiziala
Rullik utzita jokatuko du Montpellier taldean
eitb.eus
Klubak Twitter bidez jakinarazi du atezainari Montpellierrera joateko baimena eman diola, osasun azterketak egiteko.
-
Gero Rulli, en un partido ante el Sevilla. Foto: Efe.
Geronimo Rulli utzita joango da, urtebetez, Montpellier talde frantsesera. Astelehenean pasatuko du osasun azterketa, sinatu aurretik.
Asko izan dira atezain argentinarra Realetik kanpo ikusten zutenak, eta klubak igande arratsaldean baieztatu du ahoz aho zebilen kontua.
Rulli 2014an iritsi zen Realera Estudiantes talde argentinarretik. Bost denboraldi egin ditu Realean, eta beti eman du zeresana atezainak. Urtetik urtera kolokan egon da postuan, bere akatsak direla eta. Horrez gain, askotan zabaldu da Reala uzteko aukerak badituela.
Ingalaterrako eta Italiako taldeen interesa jakina zen, baina azkenean Frantziako Montpellierren utzita jokatuko du argentinarrak.
Horrela, amaitutzat ematen da atezainen kontua txuri-urdinentzat.
KOMUNIKATU OFIZIALA: Realak baimena eman dio @gerorulli atezainari Montpellierrera bihar bidaiatzeko @MontpellierHSC-ekin errekonozimendu medikua pasatzeko lagapen akordio posible bateri begira #AurreraReala pic.twitter.com/w7i01BbCjS
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) August 11, 2019