Reala
Kontratua berritu du
Sangallik txuri-urdin jantzita jarraituko du, 2022ra arte
eitb.eus
Jokin Aperribay presidenteak lagunduta, erdilari txuri-urdinak Anoetako bulegoetan sinatu du bere kontratu berria.
Realak akordioa lortu du Luca Sangallirekin bere kontratua 2022ko ekainaren 30a arte luzatzeko.
Aurreko kontratua 2020ko udan agortzen zen.
Jokin Aperribay presidenteak lagunduta, erdilari txuri-urdinak Anoetako bulegoetan sinatu du bere harreman berria.
Gozatzen jarraitu ¿¿#Sangalli2022 #RealSociedad pic.twitter.com/ssCp6cINj4
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) 2019(e)ko ekainaren 5(a)