Reala
Bi urtez
Nahikarik kontratua berritu du Realarekin, 2021era arte
Erredakzioa
Nahikari Garciak 2021eko ekainaren 30era arte berritu du kontratua klub donostiarrarekin.
Realak akordioa lortu du Nahikari Garcia jokalariarekin, bi aldeak lotzen dituen kontratua 2021eko ekainaren 30era arte luzatzeko. Jokalari txuri-urdinak ekainaren 30ean bukatzen zuen kontratua. Aurrelari gazteak Realaren proiektuaren aldeko apustua egin du, hazten jarraitzeko.
Nahikarik bere ilusioa eta poztasuna agertu du Realaren telebistan: "Realaren momentua da, kluba egiten ari den proiektuan sinesten dut, eta lehen eguneko ilusio eta gogoarekin nago".