Itxi

Reala

Fitxaketak

Juanmik datorren denboraldian Betisen jokatuko duela ziurtzat ematen dute Sevillan

eitb.eus

Andaluziako hiriko ABC egunkariaren arabera, bi kluben arteako akordioa erabatekoa da. Juanmik hiru denboraldi eman ditu Donostian, 111 partida jokatu eta 31 gol egin ditu.

  • Juanmi, Illarramendiren ondoan, gol bat ospatzen

    Juanmi, Illarramendiren ondoan, gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Juanmi Jimenez Realeko aurrelariak Betisen jokatuko du datortren denboralditik aurrera, Sevillako ABC egunkariak aditzera eman duenez.

ABCren arabera, Realaren eta Betisen arteko akordioa erabatekoa da, eta Juanmik Jeseren lekua beteko du. Jesek utzita jokatu du Benito Villamarinen.

Juanmik hiru denboraldi eman ditu Realean, 111 partida jokatu eta 31 gol egin ditu.