Itxi

Reala

Lesioak

Llorentek eta Zubeldiak ez dute Vila-realen aurka jokatuko

Erredakzioa

Diego Llorentek 'lehen graduko lesioa du ezker hankako barne bikian'. Igor Zubeldiak 'mina du eskuin iztondoan, eta ez zaio ezer patologikorik topatu'.

  • Igor Zubeldia. Argazkia: EFE

    Igor Zubeldia, Bartzelonaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

Diego Llorente eta Igor Zubeldia ez dira prest egongo Realak Vila-realen aurka ostegunean jokatuko duen partidarako. Bartzelonaren kontrako neurketan lesionatu ziren biak, eta ez dira sendatu.

Realak zabaldu dituen osasun-parteek diotenez, Llorentek 'lehen graduko lesioa du ezker hankako barne bikian', eta Zubeldiak 'mina du eskuin iztondoan, eta ez zaio ezer patologikorik topatu'.

Fisioterapia tratamenduarekin hasi dira biak, eta apurka-apurka bueltatuko dira lanera, lesio horien eboluzioaren arabera.