Reala
Reala
Claudio Bravo, bere estatistika txarrenen aurrean
Erredakzioa
Realeko atezaina Ligako zazpi onenen artean zegoen azaroan, baina talde txuri-urdinak defentsan emandako maila kaskarrak Zamora sariko sailkapeneko azken postuetara eraman du txiletarra.
Atezain txiletarrak 46 gol hartu ditu 28 partidatan eta honek 1,6 koefizientea izsatera erman du. Koefiziente handiegia atezain onenen artean egoteko. Iragan denboraldian, Bigarren Mailan uste baino partida gutxiago jokatu ziteun lesio bategatik eta Txileko selekzioarekin Munduko Txapelketara joateagatik. Atezianak 22 partida jokatu zituen eta 0,88ko koefizientearekin bukatu zuen denboraldia.
Orain bi urte oso estatistika onak izan zituen Claudio Bravok. Bigarren Mailako Zamora saria (gol gutxien jasotzen duten atezainei ematen zaie) jaso zuen Cobeñorekin berdinduta eta 32 partidatan 28 gol hartuta (0,87ko koefizientearekin).
Realarekin jokatu zuen lehen denboraldian 29 partidetan 29 gol hartu zituen, hau da, gol bat partidako. Urte horretan Reala Bigarren Mailara jeitsi zen.
Aurtengo denboraldian, Realeko atezaina Zamora sariko lehen zazpi atezainen artean egon zen azaroara arte. Ordutik aurrera Reala gol asko jasotzen hasi zen eta sailkapen horretan postu asko galdu ditu txiletarrak.