Reala
21.234 ikusle Anoetan
Puntu bana Reala eta Athleticentzat, partida zirraragarri batean (2-2)
Agentziak | Erredakzioa
Bilbotarrak 0 eta 2 aurreratu dira atsedenaldirako Luciak eta Erikak egindako golekin. Donostiarrek ez ute amore eman eta binakoa lortu dute, Eizagirre eta Bautistaren golari esker.
Realak eta Athleticek bina egin dute Anoetako estadioan jokatutako euskal derbian. Jokoa eta giroa bikainak izan dira Anoetan; 21.234 ikusle batu dira Realaren zelaian bi euskal taldeen norgehoagokaz gozatzeko.
Partidako lehen gola derbia hasi eta berehala iritsi da, 3. minutuan: Erikak korner bat atera du bilbotarren alde, eta atezainaren aldaratzea Luciari iritsi zaio, jaurti eta baloia donostiarren atean sartzeko (0-1).
Lehen zatian, bilbotarrak gehiago izan dira, eta nagusitasun horren ondorioz Joseba Agirreren jokalariek bigarren gola egin dute atsedenaldiaren atarian. Erikak sartu du, area barrutik egindako jaurtiketa batekin.
Txuri-urdinak egoerari buelta emateko gogoarekin atera dira aldageletatik, eta bigarren zatiaren hasieran markagailuo aldez murriztu dute, Nerea Eizagirrek egindako golari esker.
Bi taldeek erasora jo dute eta ez da aspertzeko tarterik izan. Anoetan bildutako zaleek ederto pasa dute, eta etengabe animatu eta txalotu dituzte jokalariak.
Realaren berdinketa
Partidako laugarren eta azken gola 77. minutuan iritsi da. Carla Bautistak sartu du, buruarekin egindako erremate bikain baten bidez, eta binakoa jarri du markagailuan.
Azkenean, puntu bana Realarentzat eta Athleticentzat, bidezko emaitza zelaian ikusitakoaren arabera.