Itxi

Reala

Euskal derbia

Mateu Lahoz, Reala - Athletic derbia zuzenduko duen epailea

eitb.eus

Antonio Mateu Lahoz epaileak zuzenduko du larunbatean Anoetan jokatuko den euskal derbia. VAReko epailea Jose Maria Sanchez Martinez izango da.

  • Mateu Lahoz. Argazkia: EiTB

    Antonio Mateu Lahoz. Argazkia: EiTB

Antonio Mateu Lahoz epaile valentziarrak zuzenduko du Realak eta Athleticek larunbatean Anoetan jokatuko duten euskal derbia. Ligako 22. jardunaldiari dagokion neurketa 16:15ean hasiko da.

Jokalariekin izaten dituen hitzaldi luzeengatik da ezaguna Mateu Lahoz, hartzen dituen ia erabaki guztiak azaltzen baitizkie futbolariei. Bestalde, Jose Maria Sanhez Martinez izango da VAReko epailea.

LaLigako 22. jardunaldiko partidak zuzenduko dituzten epaileak:

Huesca-Valladolid: Jose Luis Munuera Montero / VAR: Ignacio Iglesias Villanueva

Levante-Getafe: Adrian Cordero Vega / VAR: Mario Melero Lopez

Reala-Athletic: Antonio Mateu Lahoz / VAR: Jose M. Sanchez Martinez

Bartzelona-Valentzia: Alberto Undiano Mallenco / VAR: Jesus Gil Manzano

Celta-Sevilla: Ricardo de Burgos Bengoetxea / VAR: Carlos del Cerro Grande

Vila-real-Espanyol: Guillermo Cuadra Fernandez / VAR: Eduardo Prieto Iglesias

Betis-Atletico Madril: David Medie Jimenez / VAR: Alejandro Hernandez Hernandez

Eibar-Girona: Jose Luis Gonzalez Gonzalez / VAR: Javier Alberola Rojas

Real Madril-Alaves: Santiago Jaime Latre / VAR: Pablo Gonzalez Fuertes

Rayo Vallecano-Leganes: Juan Martinez Munuera / VAR: Xavier Estrada Fernandez