Itxi

Reala

Baja

Ebakuntza egin behar izan diote Bautistari, apendizitisak jota

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Asteburuan zehar jasoko du osasun-agiria, itxura guztien arabera, eta zenbait jardunaldiz jokatu gabe egongo da.

  • Jon Bautista

    Jon Bautista. ETBren bideo batetik ateratako irudia.

Jon Bautista Realeko aurrelariari ebakuntza egin diote ostiral honetan, apendizitisak jota baitzegoen. Ondorioz, zenbait jardunaldi emango ditu jokatu ezinda.

Realak zabaldutako oharrak dioenez, "ebakuntza intzidentziarik gabe joan da".

Itxura guztien arabera, asteburuan zehar jasoko du osasun-agiria jokalari txuri-urdinak.

Bautistak 11 partidatan aritu da denboraldi honetan, hasieratik edota ordezko gisa zelairatuta; dena den, Imanol Alguacil entrenatzailea denetik, Garitanorekin izandako protagonismoa galdu du.