Reala
Anoeta
Reala-Levante (1-1): Joko eskasa eta puntu-banaketa
Erredakzioa
Realak eta Levantek erritmo moteleko eta akats askoko partida jokatu dute. Etxekoen gola Zurutuzak egin du; Del Hornok, bisitariena.
Realak eta Levantek bana egin dute Romareda futbol-zelaian jokatutako partidan.&' || 'nbsp;Gol-aukera urriko partida izan da eta garaipena ez dute bilatu ez batzuek ez besteek ere.&' || 'nbsp;David Zurutuzak egin du txuri-urdinen gola;&' || 'nbsp;Asier del&' || 'nbsp;Hornok, talde ''granota''rena.
Lehenengo zatian elkarri begirune gehiegi erakutsi diote, aurkariak egingo zuenaz arduratuta norberaren jokoari begiratu beharrean. Jokoa aspergarria izan da aurreneko ordu erdian.
Tarte honetan, talde valentziarrak irudi ona erakutsi du defentsako lanean, kontaerasoetan arriskua eramanda. Claudio Bravok, baina, ez du lanik egin behar izan eta bere jarduna hutsala izan da.
Anoetako zaleak haserre agertu dira lehenengo zatiaren azken txanpan, Xabi Prietori egindako ondoz ondoko bi faltagatik. Bi falta hauek Reala esnarazi dute eta Levanterentzat unerik txarrenak orduantxe heldu dira.
Golik sartzeko argudiorik ez dute erakutsi partidako bi taldeek, baina aurten Realak baditu partidak desorekatzeko baliabideak eta aukeretako batean, David Zurutuzak Mikel Aranbururen pasea baliatu eta partida hautsi du gola eginda (1-0, 53. minutuan).
Levantek ez du etsi eta neurketa amaitzeko hamabost minuturen faltan banakoa egin du. Del Hornok areaz kanpotik jaurtiketa egin du ezker-oinarekin, baloia Ansotegiren gorputzean jo du eta Claudio Bravoren atean sartu da. Berdinketa justua izan da erabat.
Fitxa teknikoa:
1.- Reala: Bravo; Estrada, Ansotegi, Demidov, De la Bella; Rivas, Aranburu, Griezmann (Sutil, min. 69), Xabi Prieto, Zurutuza; Tamudo (Agirretxe, min. 73).
1.- Levante: Munúa; Juanfran (Nano, min. 33), Javi Venta, Del Horno, Ballesteros; Xabi Torres, Iborra (R. Suárez, min. 73), Juanlu, Valdo (Jefferson Montero, min 61), Xisco Muñoz; Stuani.
Golak: 1-0, min. 53: Zurutuza. 1-1, min. 76: Del Horno.