Reala
Abenduaren 20an
Gorosabeli ebakuntza egingo diote oineko 5. metatarsianoko haustura sendatzeko
Erredakzioa
Andoni Gorosabel Realeko jokalariak min hartu zuen Getaferen aurkako partidan eta abenduaren 20an egingo diote ebakuntza Madrilen.
-
Gorosabel eta Griezmann, Atletico Madril-Reala partidan. Argazkia: EFE
Andoni Gorosabeli ebakuntza egingo diote abenduaren 20an Madrilen ezker oineko bosgarren metatarsianoaren haustura sendatzeko. Hala iragarri du igande honetan Realak, osasun-parte baten bitartez.
Jokalari gipuzkoarrak min hartu zuen larunbateko Getaferen aurkako partidan eta kirofanotik pasa beharko da. Sendatze-epea ebakuntza egin ostean jakingo da.