Itxi

Reala

Gaur, 21:00etan

Realak arriskutsua izaten jarraitu nahi du etxetik kanpo

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Azken bost partidetan lau garaipen eta berdinketa bat lortu dituen Levante izango dute aurrez aurre donostiarrek.

  • Joan zen denboraldiko Levanteren eta Realaren arteko partida. Argzakia: EFE

    Joan zen denboraldiko Levanteren eta Realaren arteko partida. Argzakia: EFE

Realak Ciutat de Valencia futbol-zelaia bisitatuko du gaur (21:00), Levanteren aurka jokatzeko. Partida horrek lau puntura dauden Europako postuetara jauzi egiteko balio diezaieke txuri-urdinei.

Donostiarrek Mikel Merino, Joseba Zaldua eta Luca Sangalli gabe egingo diote aurre norgehiagokari, baina etxetik kanpo azaltzen ari diren sendotasuna baliatzeko asmoarekin. Izan ere, Vila-realen, Huescan eta Bilbon irabaztea lortu dute sendotasun horri esker.

Dena den, Garitanoren mutilak gol eskasia ari dira pairatzen ligako azken hiru jardunaldietan, nahiz eta Juanmi eta Willian Jose jokatzeko moduan dauden. Aurrelari andaluziarra, ordea, gol egiteko gai izan zen Celtaren aurkako Kopako partidan.

Adnan Januzaj belgikarra sasoia berreskuratzen ari da apurka-apurka, eta bera izan daiteke txuri-urdinen jokoari bizitasun gehiago eman diezaiokeena, Garitanok hamaikakoan sartzea erabakitzen badu.

Levantek, bere aldetik, bost neurketa daramatza jarraian porrot egin gabe, eta Europako postuetan sar daiteke Ligak (selekzioen partidak direla eta) beste geldialdi bat egin bezperan.

Paco Lopez entrenatzaileak ezingo du Ruben Rochina erabili (min hartuta dago), eta gaur bertan emango du deialdiaren berri.

Balizko hamaikakoak:

Levante: Oier, Jason, Postigo, Rober, Chema, Toño, Campaña, Bardhi, Prcic edo Doukoure, Morales eta Roger edo Mayoral.

Real Sociedad: Moya, Aritz, Llorente, Moreno, Theo, Illarramendi, Zubeldia, Zurutuza, Januzaj, Willian eta Juanmi.

Epailea: Medie Jimenez.

Futbol-zelaia: Ciutat de Valencia.

Ordua: 21:00.