Reala
Iktus arina dela eta
Bilakaera ona izaten ari da Luca Sangalli, behaketan jarraitu beharko du ordea
EITB.EUS
Realeko haztegiko jokalari gaztea "ondo" dago, baina iktusaren zergatia argitzeko proba medikuen esperoan da, beraz, Donostiako Ospitalean jarraitu beharko du egunotan.
-
Luca Sangalli, prentsaurreko batean.
Bilakaera ona izaten ari da asteazken honetan, iktus arin bat izan zuen Luca Sangalii 23 urteko Realeko jokalari gaztea. eta "ondo" sentitzen omen da, hala ere, behaketan jarraitu beharko du Donostiako Ospitalean, zergatia argituko duten proba medikuen esperoan.
Realeko erdialariak "ondo igaro du gaua, ondo lo egin omen du, gosearekin esnatu da eta arazorik gabe jan omen du", azaldu du talde txuri-urdinak. Gainera, iktusak jarraikortasunik izan ez duela eta arina izan zela azpimarratu nahi izan dute.
Sangalli ondoezik sentitu zen asteazken goizeko 06:30etan Ingenieria Industrialeko masterreko azterketa egin orduko, Hernaniko Arrasate Unibertsitateko eraikinean zegoela.
Jokalaria ambulantzian eraman behar izan zuten Donostiako ospitalera, eta bertan ostegun osoa emango duela aurreikusten da, "zer gertatu zen eta zergatik" argituko omen duten probak egiten ari baitira talde gipuzkoarrak azaldu duen bezala.