Itxi

Reala

Wanda, 20:45EAN

Anoetatik kanpo daraman bolada onari eutsi nahi dio Realak Wandan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Txuri-urdinak dira orain arte etxetik kanpo punturik gehien atera dituen Ligako taldea.

  • Correa eta Illarramendi, joan zen denboraldiko partidan. Argazkia: EFE

    Correa eta Illarramendi, joan zen denboraldiko partidan. Argazkia: EFE

Realak, etxetik kanpo puntu gehien ateratzen dituen Ligako taldeak, Atleticori egingo dio bisita larunbat honetan.

Asier Garitanok entrenatzen duen taldeak 10 puntu atera ditu Anoetatik kanpo, hau da, Bartzelonak, Real Madrilek, Sevillak edota Atleticok berak baino puntu gehiago, azken horrek 6 besterik ez baititu lortu.

Atleticok, aldiz, Madrilen jokatu dituzten azken bost norgehiagokak irabazi dizkio Realari. Hori gutxi ez, eta hamabost denboralditan Realak garaipen bakarra lortu du Atleticoren etxean. Ondorioz, erronka zaila izango da talde txuri-urdinarentzat

Garitanoren hamaikako asmatzea ez da erraza, ez baitu arrastorik uzten: Zubieta itxi du azken entrenamenduetan eta jardunaldiz jardunaldi ezustekoak daude. Donostiarren entrenatzaileak Theo Hernandez erabili ahal izango du, behin bere zigorra beteta, baina ez da ziurra hasieratik arituko ote den, Kevin Rodrigues portugaldarrak ondo baliatu baitu frantziarraren hutsunea.

Aitzitik, ziurra dirudi Miguel Angel Moyak atepean jarraituko duela, eta, horrenbestez, bere taldekide ohien aurka arituko dela. Aurrealdean, ostera, zalantzak ugariagoak dira, Wilkiam Jose golegileak aulkitik hasi baititu azken bi partidak, bere lesioak hala behartuta, eta Jon Bautista eta Sandro Ramirez izan ziren aurrelari titularrak Gironaren aurka.

Balizko hamaikakoak:

Atletico Madril: Oblak; Arias, Godín, Lucas, Filipe; Correa, Rodrigo, Saúl, Koke; Griezmann eta Diego Costa.

Reala: Moya; Gorosabel, Elustondo, Navas, Kevin; Illarramendi, Zubeldia, Sangalli, Pardo; Oyarzabal eta Willian Jose.

Epailea: Mateu Lahoz.

Futbol-zelaia: Wanda Metropolitano.

Ordua: 20:45