Reala
Lesioa
Merquelanzek hautsita dauka eskuin belauneko lotailu gurutzatua
eitb.eus
Realeko erdilari gazteak antzeko lesioa pairatu zuen 2017ko abenduan
-
Martin Merquelanz, partidatik min hartuta atera behar izan zuten unea. Argazkia: EFE
Martin Merquelanz Realeko jokalariak eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuan haustura daukala baieztatu du astelehen honetan Realak, sare sozialetan zabaldu duen mezu baten bidez.
Erdilari gaztea (23 urte) joan zen ostiralean lesionatu zen Ipuruan, bere taldeak Eibarren aurka izandako neurketan (2-1). Jokatzera sartu eta ia berehala hartu zuen min Merquelanzek: Asier Illarramendi ordezkatzeko sartu zen partidan iruindarra, 84. minutuan; aitzitik, Lehen Mailan debutatzeko balio izan bazion ere, bere pozak ez zuen bi minutu baino gehiago iraun zelai gainean.
Zoritxarra bigarrenez agertu da etorkizun oparoa daukan harrobi txuri-urdineko jokalariaren ibilbidean; izan ere, joan zen abenduan lesio bera pairatu zuen ezkerreko belaunean.
Willian Joseren emaitzen zain
Bestalde, Realak adierazi du astearte honetan jakinaraziko dituela Willian Joseri egindako osasun-azterketen emaitzak. Aurrelari brasildarrak ere Eibarren aurkako lehian hartu zuen min; penaltia jaurtitzean, hain zuzen ere.