Itxi

Reala

FITXAKETA

Realak Sandro fitxatu du, utzita

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Aurrelari kanariarra Everton taldetik dator Donostiara. Realak ez du jokalaria erosteko aukerarik izango.

  • Sandro Realaren bufanda batekin. Argazkia: EFE

    Sandro Realaren bufanda batekin. Argazkia: EFE

Sandro Ramirez Kanaria Handiko aurrelariak Realean jokatuko du denboraldi honetan, Everton taldeak utzita. Ostegun honetan egin ditu osasun-azterketak, eta datozen egunetan aurkeztuko du ofizialki talde txuri-urdinak.

23 urteko jokalaria Bartzelona, Malaga, Everton eta Sevilla taldeetan aritutakoa da, azken horretan utzita, Realean egingo duen bezala. Utzita jokatzeko sinatu duten epea bukatutakoan, baina, donostiarrek ez dute jokalaria erosteko aukerarik izango.

Realaren webguneak plazaratu dituen adierazpenetan, jokalariak adierazi du "talde oso indartsu batera" heldu dela. Horrez gain, Ligan berriro nabarmentzeko asmoa agertu du, eta "aukera berri honen aurrean gogotsu" dagoela esan du.

Hector Hernandez, Tenerifera

Bestalde, Realak jakinarazi duenez, Hector Hernandez ezker hegalekoak eta klubak bukatutzat eman dute bi aldeak lotzen zituen kontratua. Tenerifek fitxatu du.