Reala
BBVA Liga
Getafe-Reala, (0-4): Garaipen garrantzitsua
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Xabi Prietok, Griezmannek eta Aranburuk bi alditan sartu dituzte txuri-urdinen golak.
Partida hasieran bi taldeak erasokor zelairatu ziren. Lehen gol aukera Getaferentzat izan zen. Bigarren minutuan Claudio Bravok erantzun bikaina eman zion Manu del Moralen jaurtiketari. Ondoren, Realak erreakzionatu egin zuen eta 9. minutuan epaileak Realaren aldeko penaltia adierazi zuen. Xabi Prietok ez zuen kale egin hamaika metroetatik eta 0-1ekoa sartu zuen.
Golak lasaitasuna eman zion Realari eta partidaren jaun eta jabe egin zen. Baloi jabetza horrek eta aginteak bere saria izan zuen 32. minutuan. Griezmannek kontrol bikaina egin zuen area barruan eta Codina gaindituz 0-2koa sartu zuen. Lehen zatiko azken minutuetan Getafek erasora jo zuen, baina gol aukera argirik sortu gabe. Lehen 45 minutuak 0-2koarekin bukatu ziren.
Bigarren zatian gol aukerak urriak izan ziren bi taldeen aldetik. Getafe saiatu zen ersora jotzen, baina Realak ez zuen gehiegi sufritu defentsako lanean. Txuri-urdinak eraso zeuden atzealdean eta kontraersora ateratzeko zain geratzen zen.
Urrutiko jaurtiketen bitartez soilik sortu zuen arriskua Getafek eta Bravok ez zuen lan asko eduki. Azken minutuetan Reala jaun eta jabe izan zen eta markagailua borobildu zuen Aranbururen bi golei esker.
Horrenbestez, Realak lehen zatian lortutako abantaila mantentzeaz gain areagotu egin zuen eta 0-4ko emaitzarekin hiru puntuak Donostia aldera eraman zituzten txuri-urdinek.
Horrela bizi izan dugu Realaren garaipena eitb.com-en.
Fitxa teknikoa:
0 - Getafe: Codina; Miguel Torres (Albin, 45''), "Cata" Diaz, Rafa, Mane (Marcano, 62''); Boateng, Victor Sanchez; Manu, Parejo, Gavilan (Mosquera, 65''); Colunga.
4 - Reala: Bravo; Estrada, Ansotegui, Labaka, Mikel Gonzalez; Rivas (Markel, 45''), Elustondo; Xabi Prieto, Zurutuza (Aranburu, 84''), Griezmann; Llorente.
Golak:
0-1, 10'': Xabi Prieto.
0-2, 32'': Griezmann.
0-3, 87'': Aranburu.
0-4, 90'': Aranburu.