Itxi

Reala

Akordioa

Igor Zubeldiak 2024ra arte luzatu du kontratua

eitb.eus

Orain arteko kontratua 2021eko ekainaren 30ean bukatzen zitzaion.

  • Igor Zubeldia, Jokin Aperribay presidentearekin. Argazkia: @RealSociedad

    Igor Zubeldia, Jokin Aperribay presidentearekin. Argazkia: @RealSociedad

Realak akordioa lortu du Igor Zubeldiarekin, kontratua 2024ko ekainaren 30a arte luzatzeko. Aurreko kontratua 2021eko udara artekoa zen.

Jokin Aperribay presidenteak lagunduta, erdilari txuri-urdinak eguerdian sinatu du Anoetako bulegoetan kontratu berria.

Kontratua sinatu ondoren, "oso pozik" dagoela adierazi du jokalariak. "Nire ametsa betetzen jarraitzeko aukera izango dut. 11 urterekin sartu nintzen, eta hau da nire etxea. Jokalari garrantzitsu bat izatea da nire helburua, ez naiz konformatzen aurreko denboraldian izan nituen minutuekin. Gogor egingo dut lan hori lortzeko".