Reala
Garaipena Atleticoren aurka
Imanolen Realak boladan jarraitzen du (3-0)
Agentziak | Erredakzioa
Donostiarrak jaun eta jabe izan dira Atletico Madrilen aurka eta 3 eta 0 gailendu dira Anoetan. Realak lau partida daramatza golik jaso gabe.
-
Realeko jokalariak, lehen gola ospatzen. Argazkia: Efe.
Realak bolada onean jarraitzen du Imanol entrenatzailearen aulkian dagoenetik. Gaur, Anoetan, partida borobila jokatu eta Atletico Madril aise menderatu du 3-0, Simeoneren taldeari aukerarik eman gabe.
Madrildarrak ez dira batere eroso egon Anoetan. Lehen zatian donostiarrek erasora jo dute eta 27. minutuan lehen gola egin dute. Januzajek jokaldi bikaina egin du eta baloia Willian Joseri iritsi zaio, denboraldiko bere 14. gola sartzeko.
Bigarren zatian, Atleticok aurrera pausoa eman nahi izan du, baina txuri-urdinak ederto aritu dira defentsan. Simeonek Fernando Torres eta Vitolo sartu ditu zelaian eta horrek arrisku handiagoa ekarri du, baina gol aukera argirik sortu gabe. 63. minutura arte, Atleticok ez du atera jaurti.
Hala ere, Realak jaun eta jabe izaten jarraitu du eta bukaerarako 10 minuturen faltan Juanmik partida erabakita utzi du. Oblackek ezin izan du ezertxo ere egin andaluziarraren gola saihesteko.
Beste gol bat egiteko denbora ere izan dute gipuzkoarrek. Luzapenean egin du Juanmik, Anoetan bildu diren zaleen zoramenerako.
Fitxa teknikoa
3 - Reala: Rulli; Elustondo, Héctor Moreno, Navas, De la Bella; Illarramendi, Pardo (Zurutuza, 64. min), Canales; Januzaj, Oyarzabal (Juanmi, 71. min), Willian José (Bautista, 86. min).
0 - Atletico Madril: Oblack; Vrsaljko, Godin, Savic, Juanfran (Vitolo, 54. min); Saúl, Thomas (Gabi 74. min), Koke, Correa (Torres, 46. min); Gameiro, Griezmann.
Golk: 1-0, 27. min: Willian José. 2-0, 79. min: Juanmi. .3-0, 90. min: Juanmi.