Itxi

Reala

Final-hamaseirenak

Realak agur esan dio Europari (2-1)

Agentziak | Erredakzioa

Donostiarrek galdu egin dute Salzburgon. Dabbur, Navas eta Berisha izan dira partidako golegileak. Navas kaleratu egin du epaileak 71. minutuan eta 72.an penaltia adierazi du etxekoen alde.

  • Navas eta Elustondo, Salburgoko jokalari bateki. Argazkia: Efe.

    Navas eta Elustondo, Salburgoko jokalari bateki. Argazkia: Efe.

Reala Europa Ligako final-hamaseirenetatik kanpo geratu da Salzburgoren etxean galdu ostean. Joaneko partidan bina egin zuten bi taldeek. Raul Navasen kaleratzeak eta ondoren Rullik egindako penaltiak erabat baldintzatu dute neurketaren emaitza.

Donostiarrak baloia kontrolatzeko eta erasora gauzak ondo pentsatuta ateratzeko asmoz zelairatu dira. Gol bat behar zuten kanporaketa gainditzeko, baina etxekoak izan dira lehenak aurkariaren atea zulatzen Dabburrek egindako erremate baten bidez.

Gipuzkoarren estrategia ezer ezean geratu da lehen minutuetan, Oyarzabalek buruz egindako erremate batek langa jo du eta gauzak ez dira atera Eusebioren taldeak nahi zuen moduan.

Baina 28. minutuan, Canalesek korner bat atera eta Raul Navasek banakoa lortu du.

Taldeak gola egin du bigarrenaren bila, eta Agirretxek aukera ona izan du, baina azkenean ez du asmatu.

Txuri-urdinek gol bakarra behar zuten bizirik irauteko eta partida ireki egin da. Hala ere, bigarren zatian austriarrak izan dira nagusi.

Bi taldeei urduritasuna nabaritu zaie, gola hartzeko beldur izan direlako. Orduan iritsi da partidako jokaldi erabakigarria: Navasek bigarren txartel horia ikusi du eta donostiarrak 10 jokalarirekin geratu dira, amaierarako 20 minuturen faltan.

Rulliren penaltia

Gauzak gehiago okertu dira minutu bat geroago. Rullink falta egin dio Hwangi area barruan eta epaileak penaltia adierazi du. Realeko atezaina, gainera, lesionatu egin da jokaldi horretan.

Partida hortxe amaitu da Realarentzat. Azken minutuetan gogoz aritu dira erasoan, baina luzapena behartu behar zuen gola ez da iritsi.

 

Fitxa teknikoa

2.- Salzburgo: Walke; Lainer, Ulmer, Onguene, Ramalho; Schlager, Haidara, Sammasekou, Yabo (Berisha, 62. min);  Hwang (Gulbrandsen, 90. min) eta Dabbur.

1.- Reala: Rulli (Ramírez, 76. min); Odriozola, Elustondo, Navas, De la Bella (Llorente, 46. min); Illarramendi, Canales, Zurutuza; Januzaj, Oyarzabal, Agirretxe (Bautista, 69. min).

Golak: 1-0, 10. min:  Dabbur. 1-1, 28. min: Navas. 2-1, 73. min: Berisha, penaltiz.