Itxi

Reala

Bi urtez

Aritz Elustondok kontratua berritu du Realarekin 2022ra arte

Erredakzioa

Klub txuri-urdinak bi urtez berritu dio kontratua jolakari beasaindarrari, 2022ko ekainaren 30era arte. Elustondori 2020an amaitzen zitzaion kontratua.

  • Aritz Elustondo. Argazkia: EFE

    Aritz Elustondo. Argazkia: EFE

Realak akordioa lortu du Aritz Elustondorekin bere kontratua 2022ko ekainaren 30era arte luzatzeko. Defentsa txuri-urdinak bi urte gehiago luzatu du bere harremana klub gipuzkoarrarekin. Beasaingo jokalariak akordio berria larunbat honetan sinatu du Anoetako bulegoetan. Aritz Elustondo "oso pozik" azaldu da Real Sociedad TVren aurrean. "Nire bizitzako klubean jarraitzen dut, konfiantza asko eskertzen dut. Lanean jarraitu behar dut".

Bestalde, Loren kirol-zuzendariak, ondorengoa adierazi du: "Kontratua berritu ondoren, gaur egungo egoera eta etorkizuneko egoera sendotu nahi dugu. Etxeko jokalaria da, eta konpromiso handia erakutsi du. Jokalari oso garrantzitsua da etorkizunari begira".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala