Itxi

Reala

Kontratuaren luzatzea

Toño Ramirezek urte batez luzatu du kontratua Realarekin

AGENTZIAK | EITB.EUS

Atezaina 'oso pozik' agertu da aurtengo udan bukatzen zen lotura luzatzegatik, uste baitu talde donostiarrean geratzea 'etxean' egotea dela.

  • Ramirez 'pozik' azaldu da klubaren webguneari egindako adierazpenetan. Argazkia: Real Sociedad TV

    Ramirez 'pozik' azaldu da klubaren webguneari egindako adierazpenetan. Argazkia: Real Sociedad TV

Realak urtebetez berritu du Toño Ramirez atezainaren kontratua.

Realaren webguneari egindako adierazpenetan, Ramirez "oso pozik" agertu da aurtengo udan bukatzen zen kontratua luzatzegatik. Izan ere, uste du talde donostiarrean geratzea "etxean" egotea dela.

Bere berritzearen albistea ofizial egin ostean, prest agertu da Rullirekin "lehian aritzeko", nahiz eta aurtengo denboraldian ezin izan duen askotan egin, bi partida besterik ez baititu jokatu, Lleidaren aurkako Kopako kanporaketako biak, hain zuzen ere.

Lorenzo Juarros klubeko kirol-zuzendariak adierazi duenaren arabera, Toñok "aurreikuspenak bete ditu", eta orain urte bete gehiago luzatu diote kontratua "klubeko beste zenbait atezainei denbora apur bat gehiago emateko, oso gazteak baitira eta euren prestakuntzarekin jarraitu behar dute".

tu behar dute".