Reala
Babeslea
Realak ez du Qbao.com-en publizitatea eramango Leganesen aurkako partidan
eitb.eus
Kontratua bertan behera utziko du Realak eta 'kaltetutzat' hartuko du bere burua, babesle nagusiari buruzko informazioak egiaztatzen badira. Ustezko iruzurragatik ikertzen ari dira enpresa.
Realak ez du elastikoetan Qbao.com babeslearen irudia erabiliko hurrengo neurketan, urtarrilaren 7an, Leganesen kontra.
Txinan ustezko iruzurragatik ikertzen ari dira enpresa. Realak komunikatu ofizial batean esan duenez, klubaren eta enpresaren arteko harremana "babesle harremana da, besterik gabe".
Kontratua bertan behera utziko du Realak, babesle nagusiari buruzko informazioak egiaztatzen badira, eta gainera, "formula ezberdinak bilatuko ditu jasandako okerrak ordaintzeko".
Qbao.com-en enpresako kontseilari delegatua poliziaren esku jarri zen asteartean, eta diru-bilketarekin lotutako legez kanpoko jarduerak konfirmatzen badira, Realak "kaltetutzat" hartuko du bere burua, "beste pertsona eta erakundeak bezala".