Itxi

Reala

Aukera gutxi ditu aurrelariak

Imanol Agirretxek ez du Reala utzi nahi neguko merkatuan

Erredakzioa

Lehiaketaren hasierarekin hamaikakoetatik eta deialdietatik desagertu zen. Orain, baina, bere aukera izan dezake Raul Tamudok min hartu baitu.

Imanol&' || 'nbsp;Agirretxe Realeko aurrelariak ez du neguko merkatuan&' || 'nbsp;Reala uzteko aukera ikusten, bere aukera guztiak agortu nahi baititu tamaina horretako erabakia hartu baino lehen.

"Ez dut balotatu, jardunaldi gutxi dira eta lesioak edo beste gauza batzuk tarteko aukerak izan ditzaket, ezin da jakin zer gertatuko den eta lagatuta joateak ere ez dizu ezer bermatzen", esan du&' || 'nbsp;Agirretxek Zubietan.

Agirretxeren kasua oso esanguratsua da Realaren golegile nagusia izan baitzen denboraldiaurrean eta baita iaz ere, baina lehiaketaren hasierarekin hamaikakoetatik eta deialdietatik desagertu da.

Raul&' || 'nbsp;Tamudok eta&' || 'nbsp;Joseba Llorentek ateak itxi dizkiote aurrelari gipuzkoarrari Ligako partidetarako. Hala ere,&' || 'nbsp;Agirretxek bere maila erakusteko konfiantza dauka. "Lehenengo urratsa deialdietan sartzea da eta orain ate bat ireki da (Raul&' || 'nbsp;Tamudoren bajarekin) eta horrek gauzak zeharo aldatzen ditu", esan du futbolariak.&' || 'nbsp;"Nire ilusioa Realean jokatzea da", gaineratu du.

Borja Viguera:&' || 'nbsp;"Prest nago"

Antzerako iritzia izan du minutu asko izan ez dituen beste aurrelari batek,&' || 'nbsp;Borja Viguerak hain zuzen ere.&' || 'nbsp;Protagonismo handiagoa izan nahi du eta ez dio gehiegi arduratzen aukera gutxi izateak. "Entrenatzaileak nahi duenerako prest egon behar zara, eta ni banago".