Itxi

Reala

2-3

Realak azken minutuan lortu du garaipena Burgosen aurka

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak 2-3 irabazi du denboraldi-aurreko bere azken-aurreko norgehiagoka. Agirretxe, Januzaj eta Oyarzabal izan dira Realaren golegileak.

Realak 2-3 irabazi dio Burgosi denboraldi-aurre honetan jokatuko duen azken-aurreko partida. Txuri-urdinek Sportingen aurka jokatuko dute prestaketa txanpako azken partida.

Eusebio Sacristanek zuzentzen duen taldea nagusi izan da lehen zatian. Baloiaren jabe izan dira txuri-urdinak, eta Agirretxek sartu du 0-1ekoa, 19. minutuan. Gola sartu ostean, nagusitasun are handiagoa erakutsi du Donostiako taldeak, baina ez du Burgosen ate aurrean asmatu, abaguneak izan dituen arren.

Bigarren zatia hasi eta berehala sartu du Realak bigarren gola. Januzaj erne ibili da area barruan, eta maisuki gainditu du atezaina, 0-2koa sartzeko. Hala ere, bigarren gola egin ostean, erlaxatu egin da Reala; ondorioz, Diego Llorentek pase txarra eman dio Toño Ramirez atezainari, honek ahal izan duen moduan jo du baloia, baina aldaratzea Abel Suarezi heldu zaio, eta 1-2koa sartu du.

Burgosek gola sartu ondoren, talde txuri-urdina egin da berriro baloiaren jabe. Partida kontrolpean izan du Realak, baina abagune gutxi sortu ditu azken txanpan. Argiena Oyarzabalek izan du 75. minutuan, baina erremate erraz bat atezainaren eskuetara bidali du.

Etxeko taldea berdinketaren bila joan da azken minutuetan, eta bigarrena sartu du 87.ean. Burgosek kornerra atera, talde txuri-urdinak kale egin du defentsan, eta Pablok sarera bidali du (2-2). Partida amaitzeko minutu gutxiren faltan iritsi da Burgosen gola, baina Realak azken abagune bat izan du 92. minutuan, eta Oyarzabalek ez du alperrik galdu (2-3).

Fitxa teknikoa:

Burgos CF: Diego (Saizar, 46. min), Andres (Varona, 84. min), Rico (Abad, 84. min), Ayoze (Borda, 65. min), Eneko (Pablo, 84. min), Cusi (Agus, 84. min), Adrian (Tobar, 84. min), Sergio (Campos, 84. min), Abel (Gabri, 84. min), David (Manzano, 80. min), Carlos (Etxarri, 84. min).

Reala: T. Ramirez, Gorosabel, Llorente R. (Raul Navas, 65. min), I. Martinez, De la Bella, Guevara (D. Concha, 72. min), R. Pardo (Illarra, 46. min), Carlos V. (Capilla, 72. min), Januzaj (Juanmi, 65. min), Oyarzabal, Agirretxe (Willian J., 57. min).

Golak: 0-1: Agirretxe, 20. min; 0-2: Januzaj, 48. min; 1-2: Abel, 56. min; 2-2: Pablo, 86. min; 2-3: Oyarzabal, 92. min.

Epailea: Roman Roman.

/b>Roman Roman.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala