Reala
Denboraldiaurrea
Realak, Iñigo Martinez barik, berdinketa ona lortu du Watforden aurka
Agentziak | Erredakzioa
David Conchak izan du donostiarren aukerarik onena, baina azkenean partida golik gabe amaitu da.
-
Realaren jokoari sakontasuna falta izan zaio. Argazkia: Efe.
Realak berdinketa ona lortu du Premier Leagueko Watford taldearen aurka jokatutako adiskidantzazko partida. Iñigo Martinezek ez du jokatu, jokalaria Donostian geratu da eta litekeena da Barçarekin fitxatzea.
Realak ondo jokatu du lehen zatian, eta Willian Jose brasildarra izan da jokalaririk onena lehen 45 minutu horietan. Aukera apurrak bereak izan dira, baina Gomes ingelesen atezainak ondo erantzun die Willian Joseren erremateei.
Eusebio Sacristanek aldaketa ugari egin ditu bigarren zatian, Xabi Prieto eta Agirretxe sartu ditu, besteak beste. Watfordek gehiago estutu du jokoa eta Pereyra gola sartzear izan da.
Donostiarrak ere saiatu dira, baina sakontasuna falta izan zaie. David Conchak izan du aukerarik onena.
Berdinketa onekin, Realak denboraldiaurreko zatirik gogorrena amaitutzat ematen du. Bi partida geratzen zaizkio Liga hasi aurretik, Burgosen eta Sportingen aurka.
Fitxa teknikoa
0.- Reala: Rulli; Odriozola, Navas, Aritz, Kevin; Illarra, Canales, Zurutuza; Juanmi, Oyarzabal eta Willian José. Bigarren zatian ara dira Xabi Prieto, Guevara, Januzaj, Gorosabel, David Concha, De la Bella eta Agirretxe.
0.- Watford: Gomes; Jamaat, Kaboul, Britos, Holebas, Amrabat; Doucoure, Chalobat, Pereyra, Cleverley eta Sinclair. Bigarren zatiak atera dira Femenía, Kaboul, Prodl, Mason, Doucoure Capoue, Success, Hughes eta Okaka.
ghes eta Okaka.