Reala
Berriro lesionatu da
Agirretxek lehen graduko lesioa du eskuin izterrean
Erredakzioa
Asteazkeneko entrenamenduan min hartu zuen, eta ekografian atzeman diote lesioa.
-
Imanol Agirretxe. Argazkia: EiTB
Imanol Agirretxe berriro lesionatu da. Realaren asteazkeneko lan-saioa min hartuta bukatu zuen. Eskuin izterrean zuen mina, eta minak behera egiten ez zuela ikusita, ekografia bat egin diote.
Ekografian, "lehen graduko lesio bat ageri da eskuin izterreko aurreko zuzen giharrean. Fisioterapia tratamenduarekin hasi da. Ohiko aktibitatera buelta hurrengo egunetako eboluzioaren araberakoa izango da", jakinarazi dute Realeko medikuek.
ikuek.