Itxi

Reala

2017-2018. denboraldia

Realak 28 jokalari ditu lehen taldean, gehiegi Eusebiorentzat

Erredakzioa

Diego Llorente fitxatu zuen Realak astelehenean. Momentuz Mikel Gonzalez eta Hector Hernandez bakarrik irten dira taldetik. Talde txuri-urdineko entrenatzaileak 21 edo 22 jokalari bakarrik nahi ditu.

  • Eusebio Sacristan. Argazkia: EiTB

    Eusebio Sacristan. Argazkia: EiTB

Realak hamar egun barru ekingo dio denboraldiaurreari eta 2017-2018. denboraldirako lehen fitxaketa astelehenean egin zuen Diego Llorente kontratatuta. Orain, 28 jokalarik osatzen dute lehen taldea, gehiegi Eusebio Sacristan entrenatzailearentzat.

Talde txuri-urdineko teknikariak 21 edo22 jokalariz osatutako taldea nahi du. Mikel Gonzalezek ez zuen kontratua berritu eta Hector Hernandez utzita joan da Alavesera. Momentuz, bi jokalari hauek dira Realetik irten diren bakarrak.

Gaur egun, Realak 26 jokalari eta bi atezain ditu lehen taldean. Europan jokatuko du 2017-2018. denboraldian eta beste fitxaketaren bat egin nahi du talde teknikoak. Klubak lana du oraindik irteerak eta fitxaketak gauzatzeko. Bi denboraldi barru asko alda daiteke taldearen egitura Sergio Canales, Esteban Granero, Xabi Prieto eta Carlos Vela jokalariei kontratua amaitzen baitzaie 2018ko ekainaren 30ean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala