Itxi

Reala

Garaipena Anoetan

Realak Europarako borrokan jarraitzen du, Granadarekin sufritu arren (2-1)

Agentziak | Erredakzioa

Donostairrek hirugarren partida irabazi dute aste bakar batean eta urrezko hiru puntu lortu dituzte. Carlos Velak, Adrian Ramosek eta Juanmik egin dituzte golak.

  • Oyarzabal eta Foulquier. Argazkia: Efe.

    Oyarzabal eta Foulquier. Argazkia: Efe.

Realak sufrituta irabazi dio Granadari Anoetan eta, garaipen horri esker, donostiarrek Europan jokatzeko lehian jarraitzen dute. Andaluziarrek, berriz, Bigarren Mailan jokatuko dute datorren denboraldian.

Neurketa garrantzitsua zen bi taldeentzat. Realak ez zuen Europako trena galdu nahi, eta Granadak, berriz, mailari eusteko itxaropenei eutsi nahi zien.

Lehen zatian bi taldeek zuten presioa nabaritu da. Futbol gutxi ikusi da Anoetako berdegunean, atzean zulorik ez uztea izan baita bi taldeen kezkarik handiena. Bi atezainentzat lasai asko joan dira minutu gehienak.

Gauzak atsedenaldiaren atarian aldatu dira, Carlos Velak egindako golarekin. Zalduak Mikel Oyarzabali eman dio baloia eta honen erdiraketa Carlos Velak aprobetxatu du Guillermo Ochoa herrikidea gainditzeko.

Granadaren berdinketa eta Juanmiren gola

Reala hobeto aritu da momentu horietan eta garaipena txuri-urdina izango zela ematen zuen. Baina Granadak ezustean harrapatu ditu Eusebioren gizonak jokaldi batean eta Ramos txiletarrak banakoa jarri du markagailuan buruarekin egindako erremate baten bidez.

Realak orduan presioa handitu eta lanak saria izan du Juanmik gola egin baitu amaierarako minutu gutxiren faltan.

 

Fitxa teknikoa

2.- Reala: Rulli; Zaldua, Mikel, Navas, Yuri; Illarramendi, Granero (Zurutuza, 58. min), Prieto (Canales, 69. min); Juanmi, Vela (Bautista, 78. min) eta Oyarzabal.

1.- Granada: Ochoa; Hongla, Gaston Dugla, Uche, Foulquier; Ingason, Cuenca; Angban, Ramos (Ponce, 68. min), Andreas Pereira; Aly Malle (Boga, 61. min).

Golak: 1-0, 44. min: Vela. 1-1, 64. min: Adrián Ramos. 2-1, 83. min: Juanmi 

 


t="utf-8">