Reala
Larunbateam 20:45ean
Raul Navas: 'Bartzelonaren aurka zerbait positiboa lor dezakegu'
Agentziak | Erredakzioa
26 urte joan dira donostiarrek Camp Nou zelaian garaipen bat lortu zutenetik.
Raul Navas Realeko atzelariak ez du larunbatean Camp Noun irabaztea baztertzen, izan ere, gogora ekarri duenez, donostiarrek "maila berean" egin diote aurre Bartzelonari "denboraldi honetan bertan".
Navasek lehen itzulian lortutako banakoaz aritu da, eta Errege Kopan gutxigatik hartutako porrotaz. Bi partidak Anoetan jokatu zituzten, eta Eusebioren taldea indartsuago ari da etxean Camp Noura joaten denean baino.
"Zerbait positiboa lor dezakegu. Hiru aldiz neurtu ditugu indarrak aurten, eta Kopan han jokatutako partidan eurek garaipen argia lortu arren, aurreko neurketetan oso pareko ibili ginen", esan du defentsa andaluziarrak. Bere ustez, partida "hiru puntuak ateratzeko" planteatu behar dute.
atu behar dute.