Itxi

Reala

Euskal derbia

Realak bere historiako bigarren puntuazio onena lortu du

Erredakzioa

Txuri-urdinek 48 puntu bildu dituzte 25 jardunalditan. 2002-2003. denboraldiko jardunaldi berean 53 puntu zituzten donostiarrek Raynald Denoueix entrenatzaile zela.

  • Reala. Argazkia. EFE

    Realeko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Realak astearte honetan ekingo dio Athleticen aurkako euskal derbia prestatzeari. Sasoi onean iristen da talde txuri-urdina igandeko partidara, 25 jardunalditan 48 puntu eskuratuta. Klubaren historiako bigarren marka onena da puntuazio aldetik.

Marka hau 2002-2003. denboraldian bakarrik gainditu zuen Realak, 25 jardunalditan 53 puntu lortuta. Denboraldi horretan Raynald Denoueix zen entrenatzailea eta Ligako txapeldunordea izan zen.

Iragan denboraldiko 26. jardunaldian Eusebio Sacristanek zuzentzen zuen taldeak 31 puntu zituen, baina Valladolideko entrenatzaileak David Moyes ordezkatu zuen karguan eta ez zion hasieratik ekin denboraldiari.