Reala
Porrota Vila-realen aurka
Zaplaztekoa luzapenean (0-1)
Agentziak | Erredakzioa
Castillejok 93. minutuan egin du Vila-realen gola. Reala nagusi izan da lehen zatian, nabarmen, baina bigarrenean aurkariak arazo ugari sortu dizkio.
-
Juanmik bete du Willian Joseren lekua hasierako hamaikakoan. Argazkia: Efe.
Vila-realek hiru puntuak eraman ditu Anoetatik eta Realaren bosgarren postutik gertuago dago orain, Samu Castillejok luzapenean egindako golari esker. Kolpe latza hartu dute donostiarrek, zelaian nagusi izan baitira ia partida osoan.
Aurreikuspenen arabera, norgehiagoka aproposa zen Realarentzat, taldea sasoiko delako eta Vila-real Europa Ligan jipoia hartzetik zetorrelako (0 eta 4 Erromaren aurka).
Gauzak horrela, lehen zatian txuri-urdinak jaun eta jabe izan dira zelaian, eta baloia gipuzkoarren hanketan izan da denbora askoan. Fran Escribáren taldea, aldiz, galduta ibili da, ideiarik gabe, eta beldurtuta, Raul Navasek lehen minutuetan izandako aukera argiaren ostean.
Valentziarrek ez dute Rulliren atera jaurtiketarik egin, eta Realeko atezainak lasai asko ikusi du partida lehen 45 minutuetan.
Vila-real hobeto bigarren zatian
Bigarren zatiaren hasieran ez da aldaketarik izan, Realak erasoan jarraitu du, baina azken metroetan jokaldia gauzatu ezinik.
Aukerak barkatzen direnean garesti ordaintzen da eta horixe bera gertatu zaio Eusebioren taldeari. Vila-real hobeto aritu da bigarren zatian, arriskua sortu du eta azkenean lan horrek saria izan du: Samu Castillejok gola egin du luzapenean. Hiru puntuek ihes egin dute Anoetatik.
Fitxa taknikoa
0.- Reala: Rulli; Odriozola, Navas, Iñigo Martínez, Yuri; Illarramendi, Zurutuza, Xabi Prieto (Canales, 71.min); Juanmi (Bautista, 65.min), Carlos Vela eta Oyarzabal (Concha, 78.min).
1.- Vila-real: Asenjo; Musacchio, Costa, Trigueros (Rodrigo, 46.min), Mario; Álvaro González, Dos Santos (Sansone, 67.min), Bruno, Adrián; Bakambu eta Cheryshev (Castillejo, 79.min).
Golak: 0-1, 93.min: Castillejo.
t="utf-8">Amaiera. #RealSociedad 0-1 @VillarrealCF. Porrot gogorra. Taldeak gehiago merezi izan du. #RealSociedadVillarreal
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) 19 de febrero de 2017