Itxi

Reala

Errege Kopa

Kanporaketa maldan gora, Realarentzat (0-1)

Agentziak | Erredakzioa

Eusebioren taldeak 0 eta 1 galdu du Anoetan Bartzelonaren aurka, Errege Kopako final-laurdenetako joanekoan. Gola Neymarrek egin du, penaltiz.

  • Messi eta Illarramendi. Argazkia: Efe.

    Messi eta Illarramendi. Argazkia: Efe.

Bartzelonak Anoetako mamuak uxatu ditu Neymarrek penaltiz egindako gol bati esker eta aurrea hartu du Realaren aurka Kopako final-laurdenetan jokatzen ari den kanporaketan. Kataluniarrek zailtasun handiak izan dituzte azken denboraldietan Donostiarren etxean jokatutako neurketetan.

Kopan eta Ligan gorriak ikusi dituzte bartzelonarrek Anoetan, eta gaur ere gipuzkoarrak gehiago izan dira norgehiagokako lehen minutuetan.

Hasierako presioak, Realeko aurrelarien indarrak eta zelai erdiko jokalariek seriotasunak bere onena ematera behartu dute Luis Enriqueren taldea.

Bartzelonaren gola Aritz Elustondok Neymarri egindako penalti argi baten ondorioz iritsi da, lehen zatiko 21. minutuan. Penaltia brasildarrak berak jaurti du, Messiren baimenarekin, eta bere taldea aurretik jarri du markagailuan.

Gola alde izan arren, Bartzelonari asko kostatu zaio erasoan zuloa aurkitzea, eta taldea atzean sartuta izan da sarritan, Realaren bultzadari aurre egin ahal izateko.

Yurik izan du banakoa egiteko aukerarik argiena jaurtiketa gurutzatu baten bidez, baina ez du asmatu. Zurutuzak ere gola gertu izan du baian epaileak hanka sartu du eta jokalari txuri-urdina jokoaz kanpo zegoela adierazi du.

Illarramendik ere bere aukera izan du azken minutuetan, baina bere burukada kanpora joan da. Horrela amaitu da partida; emaitza ona kataluniarrentzat baina Realak ez du oraindik bere azken hitza esan.

 

Fitxa teknikoa:

0-. Reala: Rulli; Yuri, Raúl Navas, Íñigo Martínez, Elustondo; Xabi Prieto (Canales, 75. min), Illarramendi, Zurutuza; Vela (Juanmi, 71. min), Oyarzábal eta Willian José (Concha, 80. min).

1-. Bartzelona: Cillessen; Sergi Roberto, Piqué, Umtiti, Digne; Busquets, Rakitic (Denis Suárez, 68. min), Iniesta (André Gomes, 46. min); Messi, Neymar eta Luis Suárez.

Gola: 0 - 1, 21. min Neymar, penaltiz.

 


t="utf-8">