Itxi

Reala

Ostegunean

Danborrada, jaia eta Bartzelonaren kontrako Kopa partida

eitb.eus

Donostia eta Azpeitiak bere patroiari urtero egiten zaion omenaldia gaueko 00:00etan hasiko dute, bandera jaso ondoren. Kopako partida hasi baino lehen, Anoeta ere galaz jantziko da.

Realaren komunikatua osteguneko Bartzelonaren kontrako Kopako partida dela eta:

'Egun handiena hurbiltzen ari da. Ostiral honetan, gure hiriko kaleetan Raimundo Sarrieguiren doinuak entzungo dira milaka danborren eta kupelen erritmora. Donostia eta Azpeitiak bere patroiari urtero egiten zaion omenaldia gaueko 00:00-tan hasiko dute, bandera jaso ondoren. Kopako partida hasi baino lehen, Anoeta ere galaz jantziko da partida aurretik (21:15-etan).

Duela zenbait aste, klubak gestio guztiak egin ituzten neurketa beste ordutegi batean jokatzeko, telebistaz irekia izango den lehia gainera. Donostiarrentzat urteko egun eta ohitura handiena dela esan zitzaien. Gure eskaera onartu ez denez, sentitzen dugu egun hain garrantzitsua baldintzatua geratzea. Hala ere, ziur gaude gure zaleek beti bezala erantzungo dutela eta Anoetak giro bikaina izango duela festa aurretik.

Danborradak

Ospakizuna arratsaldeko zazpiretan hasi egingo da Anoeta inguruan. Gure bi lagunarte ofizialen danborradak, haien txarangaz lagunduta (Goazen Erreala eta Txirritako Txuri Urdinak) kopako partida hasi baino lehen Estadioaren inguruak girotzen egongo dira. Gainera, karpa bat egokituko da taberna modura, gure jarraitzaileak giroaz gozatzeko. Deskontu bereziak izango ditugu.


Taldeari harrera

Ospakizuna taldea zelaira iristean hasiko da. 19:40-tan, beste momentu berezi bat bizi egingo dugu. Lagunarte eta txarangak, Anoetako 29. atean harrera egingo diote futbol taldearen autobús ofizialari. Ondoren, danborradak karpara itzuliko dira jotzen jarraitzeko.

'Estadioaren barnean

Norgeiagoka hasi baino lehen, ospakizuna estadio barrura eramango da. Denon artean, txarangaz lagunduta, Danborradaren abesti batzuk joko dituzte atletismo pistan (haien artean, ’Aurrera Txuri Urdinak’). Zaleak ekitaldia egin baino lehen bertan egotea gustatuko litzaiguke.

Karnet eta eserlekuak utzi

Realak ahalbidetu egingo du zaleak estadioan sartzea edozein kategoriako txartelarekin, infantilak barne. Klub txuri-urdinak estadioak itxura ederra izatea nahi du eta horregatik erraztasun guztiak jarriko dizkie abonatuei. Bestalde, etorri ezin diren abonatuei eskatu egiten zaie klubari abisua ematea erregekopa@realsociedad.eus helbide elektronikoan, eserlekurik hutsik gera ez dadin.

Ikaslearen Eguna

Errege Kopako aurreko partidetan egin den bezala, ikasleek ere disfrutatu ahal izango dute bai partida bai Anoetako partida aurreko giroaz. Hamar euroren truke, ikasleek Reala animatu ahal izango dute FC Barcelonaren aurkako partidan. Ikasle Txartela erakutsi beharko dute eskaintza honetaz gozatzeko.

Gure lurraldean tradizio handia duten futbola eta gastronomia batu egingo dira ekimen honetan parte hartuko duten bost tabernei esker. Bi euroren truke, ikasleek edari bat eta pintxo bat hartzeko aukera izango dute Garaitza (Armerías Plazan 9), Ñañarri (Madril Etorbidean 18), Bar Haritza 22 (Madril Etorbidean 22), Arkupe (Madril Etorbidean 30) edo Maite (Ferrerias Plazan) tabernetan.

Txarteldegiaren ordutegia

Bestalde, Anoetako txarteldegia gaur irekiko da, 16:00tik 19:00ra, eta partida egunean, 10:30etatik 13:00tara eta 18:00etatik partida hasi bitartean. 400 sarrera inguru jarriko dira salgai. Zale bakoitzak bi sarrera erosi ahal izago ditu gehienez. Sarreren prezioa 10 eta 20 eurokoak dira'.

eurokoak dira'.