Itxi

Reala

0-2

Realak bosgarren postua berreskuratu du Malagari irabazita

Erredakzioa

Txuri-urdinek 0-2 irabazi dute Rosaledan eta Vila-real gainditu dute sailkapenean. Iñigo Martinez eta Juanmi izan dira golegileak.

  • Malaga-Reala. Argazkia: EFE

    Iñigo Martinez Malagari sartu dion gola ospatzen. Argazkia: EFE

Realak garaipena lortu du Malagaren aurka (0-2) Rosaledan eta hiru puntu hauei esker LaLigako sailkapeneko bosgarren postuan da talde txuri-urdina, 32 punturekin. Vilareal (31 puntu) gainditu du, eta bi puntura du laugarren postuan den Atletico Madril.

Norgehiagoka bizi hasi da, eta joan-etorrikoa izan da hasierako minutuetan. Lehen 45 minutuetan, ordea, bi taldeetako batek ere ez ditu abagune oso argiak sortu. William Josek eman du lehen abisua 12. minutuan, baina area kanpotik egin duen jaurtiketa kanpora joan da, zutoina urratuta. Malagaren erantzuna ez da 28. minutura arte iristi; Iñigo Martinezek huts egin du baloia ateratzerakoan, Peñaranda arean sartu da, eta Venezuelako jokalariak abagunea alferrik galdu du. Jarraian, etxeko taldeak beste abagune bat izan du, baina Rulli atezainak gola eragotzi du Chory Castrori buruz-burukoa irabazita. Atsedenaldira iritsi orduko Realak aurrea hartzeko aukera izan du; Kameni atezainak, ordea, ondo harrapatu du Zurutuzaren jaurtiketa.

Bigarren zatiari ondo ekin dio Realak eta 49. minutuan gola sartzea lortu du. Iñigo Martinez izan da golegilea bere falta jaurtiketak hesian jo eta Kameni gainditu ostean (0-1). Golak min egin dio Malagari eta Aritz Elustondo bigarren gola sartzetik gertu egon da 58. minutuan; bere errematea, ordea, gutxigatik kanpora joan da. Lau minutu geroago Realak ez du barkatu eta 0-2koa sartu du Juanmiren bitartez. Korner baten ondoren baloia bigarren zutoinera iristi zaio Malagako aurrelari ohiari eta sare barrura bultzatu du. Bigarren golarekin garaipena bideratuta utzi du Realak. Malagak erasora jo du aldeak murrizteko asmoarekin, baina ez da abagune argirik sortzeko gai izan. Gainera, 86. minutuan Oyarzabal hirugarren gola sartzeko zorian izan da, baina Kamenik erantzun bikaina eman dio jokalari txuri-urdinaren jaurtiketari. Amaieran, hiru puntuak Realarentzat (0-2).

Fitxa teknikoa:

 

0 - Malaga CF: Kameni; Rosales, Luis Muñoz, Villanueva, Juan Carlos; Santos, Camacho, Fornals (Juanpi, m. 75), 'Chory' Castro; Duda (Ontiveros, m. 64) eta Sandro (Peñaranda, m. 21).

 

2 - Reala: Rulli; Odriozola (Hector Hernandez, m. 76), Elustondo (Raul Navas, m. 67), Iñigo Martinez, Yuri; Xabi Prieto, Zurutuza (Illarramendi, m. 55), Granero, Juanmi; Oyarzabal eta William Jose.

 

Goles: 0-1, M. 49: Iñigo Martínez. 0-2, M. 61: Juanmi.

 

Epailea: Mateu Lahoz.

g> Mateu Lahoz.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala