Reala
Larunbatean, 20:45ean
Realak Sevilla mendean hartu nahi du, Txapeldunen Ligari begira
Agentziak | Erredakzioa
Eusebiok aldaketa gutxi egingo ditu hasierako hamaikakoan. Sevillak irudi kaskarra eman dute Errege Kopan, Real Madrilen aurkako joaneko partidan.
-
Realeko jokalariak, aurreko denboraldian Sevillaren aurka jokatutako partidan. Argazkia: Efe.
Realak beste bultzada bat eman nahi die Txapeldunen Liga jokatzeko dituen aukerei, eta, horretarako, Sevillari irabazi behar dio Anoetan. Andaluziarrak hirugarren dira sailkapenean, eta Reala lau puntura daukate.
Bi taldeak animo oso ezberdinarekin iritsi dira larunbateko partidara: donostiarrek 3 eta 1 irabazi diote Vila-reali Kopako joanekoan, eta andaluziarrek, berriz, 3 eta 0 galdu dute Real Madrilekin Bernabeun.
Eusebiok, taldea ederto ari dela ikusita, aldaketa gutxi egingo ditu hasierako hamaikakoan.
Sevillari dagokionez, andaluziarrek oso zail dute Errege Kopako final-laurdenetan sartzea, Real Madrilen aurka egindako partida kaskarraren ostean. Ondorioz, Anoetan onena ematera behartuta daude 2016a bukatu zuten bide beretik jarraitzeko: hirugarren dira Ligan 33 punturekin, eta Txapeldunen Ligako final-zortzirenetan sartu dira.
Ustezko hamaikakoak:
Reala: Rulli; Zaldua, Navas, Íñigo Martínez, Yuri; Illarramendi, Zurutuza, Prieto; Oyarzabal, Vela eta Willian José.
Sevilla: Sergio Rico; Pareja, Mercado, Rami; Mariano, N'Zonzi, Nasri, Escudero; Franco Vázquez, Vietto eta Vitolo.
Epailea: Martínez Munuera (Valentziako Batzordekoa).
Estadioa: Anoeta (20:45ean).
eta (20:45ean).