Itxi

Reala

Akziodunen Batzarra

Akziodunen babes osoa jaso du Aperribayk

eitb.eus

Inoizko aurrekonturik altuena (74,2 milioi eurokoa) onartu dute akziodunek, eta klubak 2 milioiko irabaziak aitortu ditu.

1:29

Realeko akziodunek konfiantza osoa eman diote berriro Administrazio Kontseiluari, bart Kursaal Jauregian izandako Akziodunen Batzar Orokorrean.

Botoen % 98tik gorako babesa jaso dute bozkatu dituzten hiru puntuek, eta akziodunek 2015/16 denboraldiko kontuak eta 2016/17 denboraldiko aurrekontua onartu dituzte bertan. Batzarrean, Realaren kapital sozialaren % 35,95 ordezkatzen zuten akziodunek hartu dute parte.

Hauek izan dira bozketen emaitzak:

Lehena.- 2016ko ekainaren 30ean itxitako ekitaldiari dagozkion Urteko Kontuak (Balantzea, Galera eta Irabazien Kontua, Ondare Garbiaren Aldaketen Egoera eta Diru-fluxuaren Egoera) eta ekitaldi horretako kudeaketa soziala eta emaitza aplikatzeko proposamena aztertu eta, hala badagokio, onartzea.

- Alde: % 98,63

- Kontra: % 0,18

- Abstentzioa: % 1,19

Bigarrena.- 2016ko uztailaren 1a eta 2017eko ekainaren 30a bitarteko ekitaldi ekonomikorako aurkezten den aurrekontua aztertu eta, hala badagokio, onartzea.

- Alde: % 98,50

- Kontra: % 0,24

- Abstentzioa: % 1,26

Hirugarrena.- Administrazio Kontseiluari baimena ematea Batzarrak hartzen dituen erabakiak interpretatu, zuzendu, osatu, betearazi eta garatzeko, baita Batzarretik jasotzen dituen ahalmenak aldatzeko eta aipatutako erabakiak bete, erregistratu eta, hala badagokio, eskritura publiko bihurtzeko ahalmenak emateko ere.

- Alde: % 98,44

- Kontra: % 0,34

- Abstentzioa: % 1,21