Itxi

Reala

19:00etan

Realak Akziodunen Batzar Orokorra egingo du gaur

eitb.eus

Gaur egun, klubak 14.340 akziodun ditu, eta horiek 131.551 akzio dituzte guztira.

Realak Akziodunen Batzar Orokorra egingo du gaur, abenduak 14, asteazkena, bigarren deialdian. 17:30ean irekiko dira ateak, eta 19:00etan hasiko da Batzarra.

Realeko bost akzioren jabe diren edo akzio horiek dituzten akziodunak ordezkatzen dituztenek hartu ahal izango dute parte bertan.

Gai zerrenda

Lehena.- 2016ko ekainaren 30ean itxitako ekitaldiari dagozkion Urteko Kontuak (Balantzea, Galera eta Irabazien Kontua, Ondare Garbiaren Aldaketen Egoera eta Diru-fluxuaren Egoera) eta ekitaldi horretako kudeaketa soziala eta emaitza aplikatzeko proposamena aztertu eta, hala badagokio, onartzea.

Bigarrena.- 2016ko uztailaren 1a eta 2017eko ekainaren 30a bitarteko ekitaldi ekonomikorako aurkezten den aurrekontua aztertu eta, hala badagokio, onartzea.

Hirugarrena.- Administrazio Kontseiluari baimena ematea Batzarrak hartzen dituen erabakiak interpretatu, zuzendu, osatu, betearazi eta garatzeko, baita Batzarretik jasotzen dituen ahalmenak aldatzeko eta aipatutako erabakiak bete, erregistratu eta, hala badagokio, eskritura publiko bihurtzeko ahalmenak emateko ere.

Laugarrena.- Eskariak eta galderak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala