Reala
3-2
Reala bide onera itzuli da Valentziaren aurka
Mikel Dominguez | eitb.eus
Willian Jose, bi aldiz, eta Juanmi izan dira Anoetako goleatzaileak. Txuriurdinak hobeak izan dira, baina Valentziak bi gol egin ahal izan ditu. Parejok eta Bakkalik egin dituzte.
-
Willian Jose, bi aldiz golegile / EFE.
Reala Valentziari nagusitu zaio Anoetan, eta beste hiru puntu eskuratu ditu sailkapenean galduta dabilen talde baten aurka. Willian Josek bi gol sartu ditu, eta hirugarrena Juanmirena izan da. Valentziarrak, hala ere, bi gol egiteko gai izan dira: Parejok, penaltiz, eta Bakkali, luzapenean.
Neurketa Realaren nagusitasun osoarekin eta Valentziaren atzeko oreka faltarekin hasi da. Lehen gola 2. minutuan heldu da: Willian Josek buruz errematatu du korner jaurtiketa bat.
7. minutuan, Zurutuzak beste aukera paregabea izandu, baina kanpora joan zaio, zutoinetik gertu. Reala aurretik zihoan zentzu guztietan. Golaren ostean, Valentziak zuzeneko jokoa bilatu du, eta Realak nagusitasuna mantendu du erraz.
Kanpokoek jokoa berdintzea lortu dute 20 minutura, baina 24.ean, Realak gidoia errepikatu du, neurketa hasiera bikainari jarraipena emanez. Carlos Velak jaurtitako korner bat errematatu du Willian Josek, berriz buruz, eta bigarrena sartu du. Valentzia, jota.
Aldekoa zuen partida Realak, eta Valentziaren area barruan nahi zuena egiten zuen. Berean, aldiz, Iñigo Martinez Santi Mina bota du, eta epaileak penaltia adierazi du. Parejok ez du hutsik egin, eta Valentzia lasaiago joan da aldageletara.
Bigarren zati zoroa
Juanmik golegilea ordezkatu du bigarren zatian, eta lehen aukera izan du 51.ean. Bere burukada kanpora joan da. Realak nagusi jarraitu du, erasora, eta kontraerasoan berdintzea espero zuen Valentziak.
59. minutuan, Aderlanek zangotrabaz bota du Vela area barruan, eta neurketako bigarren penaltia adierazi du epaileak. Kasu honetan, Alves espezialistak mexikarraren jaurtiketa urrundu du, bere taldearen bizitza luzatuz.
Valentziak berdinketa izan du Realak pauso bat atzera eman duenean. Hala ere, hirugarrena merezi izan dute txuriurdinek 75.ean, Zurutuzaren baloia Aderlanek urrundu behar izan duenean, atezaina jokalditik at zegoenean. Realaren aukera ezinhobea izan da.
Intentsitatea ez da txikiagotu azken zatian: Caicedok bigarren txartel horia ikusi du, eta kanpora joan da; Juanmik Realaren hirugarrena egin du pilota bikain gurutzatuta, Velaren erdiraketa on baten ostean, eta Bakkalik gola sartu du berak egindako jokaldi batean. Rulliri zauri bat ere egin dio jokaldi horretan. Azkenean, Realak hiru puntuak eskuratu ditu partida on batean.
FITXA TEKNIKOA
Reala: Rulli; Carlos Martinez, Iñigo Martinez, Navas, Yuri; Illarramendi, Zurutuza, Xabi Prieto; Vela, Oyarzabal (Canales, 71. min) eta Willian Jose (Juanmi, 47. min).
Valentzia: Diego Alves; Montoya, Santos, Abdennour, Joao Cancelo; Parejo, Mario Suarez (Soler, min. 77. min), Medran; Fede (Mina, 34. min), Munir (Bakkali, 71. min) eta Rodrigo.
Golak: 1-0, 1: Willian Jose. 2-0, 23. min: Willian Jose. 2-1, 35. min: Parejo, penaltiz. 3-1, 89. min: Juanmi. 3-2, 90. min: Bakkali.
. min: Bakkali.