Itxi

Reala

5-1, Deporren aurka

Realak jipoia jaso du Riazorren

Erredakzioa

Txuri-urdinek 5-1 galdu dute Deportivoren aurka. Lehen zatian hiru gol jaso dituzte, eta ezinezkoa egin zaie emaitza iraultzea bigarren zatian.

  • Babel eta Vela. Argazkia: EFE

    Babel eta Vela, Deportivo-Reala partidan. Argazkia: EFE

Realak jipoi handia jaso du Deportivoren aurka (5-1) Riazorren eta jardunaldia Txapeldunen Ligako postuetan bukatzearen ametsa bertan behera geratu da. Donostiarrak LaLigako sailkapeneko seigarren postuan daude Vila-realekin (bosgarren) eta Athleticekin (zazpigarren) 23na puntura berdinduta.

Talde txuri-urdinak ez dio gaizki ekin partidari eta lehen abagunea izan du; Yurik barnekaldi ona egin du, baina bere jaurtiketa Tyton atezainak desbideratu du. Ordutik aurrera Deportivo izan da nagusi berdegunean eta etxeko taldeak izan ditu abagune onenak. Rullik talde galiziarraren gola eragotzi du 6. minutuan Andoneren jaurtiketari erantzun bikaina emanda. Bost minutu beranduago Florin Andone bakarrik geratu da Rulliren aurrean, baina Carlos Martinez atzetik etorri da, eta baloia desbideratzea lortu du Deporreko aurrelariak errematea egin aurretik.  Erasokor ibili da Deportivo eta ekinak saria jaso du 13. minutuan Sidneik satu duen golarekin (1-0). Baloia solte geratu da area barruan eta Deporreko erdiko defentsak sare barrura bidali du jaurtiketa.

Gola hartu ostean, Realaren erantzuna 23. minutuan iritsi da Velak gaizki bukatu duen jokaldi on baten bitartez. Mexikarrak dena ondo egin du azken jaurtiketa izan ezik. Ordutik aurrera jaun eta jabe izan da Gaizka Garitanok zuzentzen duen taldea eta 29. minutuan bigarren gola sartu du. Andonek jokaldi ona egin du hegaletik, erdiraketa arean jarri eta Iñigo Martinezek bere atean sartu du gola (2-0). Bi goleko abantaila izan arren, etxeko taldeak ez dio erasora jotzeari utzi eta atsedenaldira iritsi orduko, 42. minutuan, hirugarren gola sartu du. 3-0ekoa Florin Andonek sartu du area barruan Juanfranen pasea jaso ostean.

Bigarren zatiari bikain ekin dio Realak. Eusebiok zuzentzen duen taldea aldeak murrizteko helburuarekin zelairatu da atsedenaldiaren ondoren, baina Deportivok izan du bigarren zatiko lehen abagunea. Galiziako taldeak laugarren gola gertu izan du 55. minutuan, baina Rulli atezainak gola eragotzi du Andoneren erremateari erantzun bikaina emanda. Bi minutu beranduago, Yurik esperantza eman dio Realari, 3-1ekoa sartuta. Jaurtiketa indartsu baten bitartez gainditu du Tyton atezaina.

Aldeak murriztu ondoren, txuri-urdinek erasora jo dute bigarren golaren bila, baina 62. minutuan itxaropen guztiak bertan behera geratu dira epaileak penaltia adierazi baitu Deportivoren alde, bere utez, Iñigo Martinezek Albentosari heldu diolako area barruan. Rullik Babelen jaurtiketa desbideratu du, baina aldaratzea Babel berak jaso eta 4-1ekoa sartu du. Laugarren golak erabakita utzi du norgehiagoka, baina amaierara iritsi aurretik Garitanok zuzentzen duen taldeak garaipena biribildu du bosgarren gola sartuta. Florin Andonek sartu du 5-1ekoa 78. minutuan eta partida erabakita utzi du.

Fitxa teknikoa:

5 Deportivo: Tyton; Juanfran, Albentosa, Sidnei, Navarro; Guilherme (Mosquera, min.82), Borges; Carles Gil, Çolak (Fayçal Fajr, min.87), Babel; y Florin Andone (Joselu, min.80).

1 Reala: Rulli; Carlos Martinez, Raul Navas, Iñigo Martinez, Yuri Berchiche; Xabi Prieto (Granero, min.64), Illarramendi, Canales (David Concha, min.77); Carlos Vela (Juanmi, min.64), Willian Jose eta Oyarzabal.

Goles: 1-0, min.13: Sidnei. 2-0, min.29: Iñigo Martinez (b.a.). 3-0, min.42: Florin Andone. 3-1, min.56: Yuri. 4-1, min.64: Babel. 5-1, min.77: Andone.

Epailea: Munuera Montero.

unuera Montero.

unuera Montero.

unuera Montero.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala