Itxi

Reala

Denboraldi hasiera bikaina

Reala Europarekin ametsetan iritsi da Ligako etenaldira

A.B.

Talde txuri-urdina LaLigako sailkapeneko seigarren postuan da 11 jardunaldi jokatu ostean, Europa Ligara sailkatzea ahalbidetzen duen postuan.

  • Reala. Argazkia. EFE

    Realeko jokalariak Atleticoren aurka sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Reala sasoiko da denboraldi hasiera honetan. Talde txuri-urdina LaLigako sailkapeneko seigarren postuan da 11 jardunaldi jokatu ostean. Ondorioz, Europa Ligara sailkapena ematen duen postuan dago momentu honetan.

Eusebio Sacristanek zuzentzen duen taldeak 19 puntu ditu, eta Txapeldunen Ligara sailkapen zuzena ematen duen hirugarren postua hiru puntura dute. Vila-real dago hirugarren postuan, 22 punturekin. Gainera, Atletico Madril (laugarren) eta Sevilla (bosgarren) bi puntu gainetik besterik ez ditu talde donostiarrak.

Asier Illarramendik hartu du jokoa zuzentzeko ardura eta David Zurutuzarekin batera lan bikaina egiten ari dira zelai erdian. Zurutuzak lesiorik ez izatea da gakoetako bat. Defentsako lerroa ere maila ona ematen ari da Yuri Berchiche eta Iñigo Martinez buru dituelarik. Zeresanik ez Carlos Vela sasoiko egoteak duen garrantziaz eta Willian Jose aurrelariak duen kalitateaz. Las Palmasetik fitxatutako jokalaria azkar egokitu da taldearen jokora, Eusebio Sacristan entrenatzailearen eskemara eta hirira bertara.

Arrazoi guzti hauengandik Realeko zaleek eta jokalariek amets egiteko lizentzia dute.