Itxi

Reala

Prentasurrekoa Zubietan

Lasarte (Reala): 'Fitxaketa oso garrantzitsua da Llorente'

Ander Altuna

Erredakzioa

Oso pozik agertu da hedabideen aurren entrenatzailea aurrelariaren etorrera dela eta. Beste lau jokalari fitxatzeko asmoa azaldu du.

Etorkizun kutsuko galderak egin zaizkio gaur Lasarteri denboraldiko azken prentsaurrekoan. Lehenbizikoa gidoiak eskatzen zuen. Zer iritzi duzu Llorenteren fitxaketaren inguruan? "Oso garrantzitsua da guretzat. Bila genbiltzan ezaugarriak biltzen dituen aurrelaria da: area ehiztaria, gol gizona, intentsitate handiz jokatzen du... horrek guztiak esan nahi du ailegaera oso interesgarri batean aurrean gaudela. Oso pozik gaude hortaz". Kirol arduradunekin solastu ondorenean, entrenatzaileak adierazi du badakitela zein postu indartu behar dituzten eta bost fitxaketa egingo dituztela horretarako. Batzuen etorrerak, beste batzuen agurra esan nahi du. Sergiok, Riesgok, Songo’ok eta Estradak ez dute Zubietan jarraituko, baina ez dago garbi ordea, zer gertatuko den Nsue eta batez ere, Buenorekin. "Utzita aritu dira. Zehatzago aztertu beharreko gaiak dira. Nik hitz egin dut beraiekin eta badakite zer pentsatzen dudan". Uruguiatarren pentsamoldeetan tokia badute bi horiek, nahiz Loren eta Javi Perezena izan azken hitza.

Zortzi berritasun Elxeren kontrakorako

Hasierako hamaikakoan tokia izan ez dutenak izango dira protagonista bihar Martinez Valero futbol zelaian. Zubikarai, Martinez eta Zurutuza baino ez dira sartu deialdian aurreko astean Celtaren kontra hasieratik aritu zirenak kontutan hartuta. Esnaola, Sarasola, Jonathan Estrada, Songo’o eta Viguerari, Sanseko Cadamuro, Illarramendi eta Albistegi gehitu zaizkie zerrendan. Azken hiru hauen kasuan gainera, denboraldi aurrean lehen taldearekin parte hartuko dutela baieztatu du Lasartek. Mandaluniz, Ros eta beste bakarren bat ez da oso aparte ibiliko. Bihar bertan egingo dute txuri-urdinek joan etorriko bidaia eta azken txistu hotsa entzun orduko euren opor-aldia hasiko da uztailaren 19 arte.