Itxi

Reala

Garaipena Butarquen

Reala bere nagusitasunaz baliatu da Leganesi irabazteko (0-2)

Agentziak | Erredakzioa

Donostiarrek bigarren garaipena jarraian lortu dute Willian Josek 30. minutuan eta Xabi Prietok 59.ean egindako golei esker.

  • Timor eta Xabi Prieto goleatzailea. Argazkia: Efe.

    Timor eta Xabi Prieto goleatzailea. Argazkia: Efe.

Realak etxetik kanpoko bolada txarrarekin amaitu du Leganesen 0 eta 2 irabazita. Donostiarrek kanpoan jokatutako azken hiru partidak galdu zituzten eta gaurkoan egoerari buelta eman diote zelaian jaun eta jabe izan direlako.

Eusebioren taldeak hegaletatik sortu du arrisku gehien. Hortik aritu dira jo eta ke erasoan eta hortik iritsi da, hain zuzen, lehen gola. Carlos Martinezek eskuineko aldetik erdiratu du eta Willian Josek buruz baloia sareetan sartu du.

Gipuzkoarrek jokoa kontrolpean izan dute, eta Asier Garitanoren taldea nahi eta ezin ibili da. 0 eta 1ekoarekin iritsi dira atsedenaldira.

Bigarren zati9an, Realak aurkaria lokartu du, eta ahal izan duenean neurketa erabakita utzi du, bigarren gola sartuta. Zurutuzak baloia gogor jaurti du, eta Xabi Prietok ederto aprobetxatu du Serantes atezain bizkaitarraren aldaratzea.

Realak bere estrategiari eutsi dio, eta hiru puntuak eraman ditu, estutasunik pasa gabe.

 

Fitxa teknikoa:

0 - Leganes: Serantes; Diego Rico, Insua, Medjani, Víctor Díaz; Timor (Unai López, 46. min), Rubén Pérez, Gabriel (Alberto Martín, 68. min); Omar (Rober Ibáñez, 73. min), Szymanowski eta Guerrero.

2 - Reala: Rulli; Carlos Martínez, Íñigo Martínez, Raúl Navas, Yuri; Illarramendi, Xabi Prieto, Zurutuza; Carlos Vela (Canales, 79. min), Oyarzábal eta Willian José (Juanmi, 87. min).

Golak: 0-1, 29. min: Willian José. 0-2, 58. min: Xabi Prieto.


t="utf-8">