Reala
Kontratua bukatu arte
Carlos Velak 'den-dena' emango du
Redacción | Agencias
Mexikarrak prentsaurrekoa eskaini du gaur eta bi urteko kontratua amaitu arte talde txuri-urdinarekin erabat konprometitu egin da.
-
Carlos Vela
Carlos Vela Realeko aurrelaria prentsa aurren agertu da. Mexikarrak duen bi urteko kontratua beteko duela esan eta Realagatik eta bere taldekideengatik 'den-dena' emango duela argi utzi nahi izan du.
Gaurko lan-saioa arazorik gabe bukatu du Velak. Belaunean zituen arazoak ahaztuta omen ditu eta erabat errekuperatuta dagoela argitu du, gainera, saioan dagoela eta oso motibatuta aurtengo denboraldian ondo egiteko.