Itxi

Reala

Lasartek aihotza atera du

Realaren igoera: Martin Lasartek erronka borobildu du

Erredakzioa

Prestatzaile uruguaitarrak Juanma Lillo ordezkatu zuen iragan udan. Bere lehenengo sasoian igoera lortu du, bere 'grina lasaia' taldeari helaraziz.

Martin Lasartek bere kirol-palmaresean beste mugarri bat jarri du. Jokalari ohi eta egungo entrenatzaile honek, berba jario lasai eta esanguratsuarekin, baina jarrera oldarkor eta ausartarekin, Lehenengo Mailara itzuli du Reala.

Ez da titular handiak ematen dituen horietakoa Lasarte, baina mere mezu lasai, gogoetatsu eta argiak eragina izan du, urte korapilotsu batzuen ostean, zentzutasuna behar zuen aldagelan.

Juanma Lillok igoera gertu utzi zuen, eta Martin Lasartek jakin izan du Realaren erronka handia lortzea. Lehenengo Mailara itultzea ez zen desio bat, beharrizana zen, eta Lasartek lortu du desioaren eta beharrizanaren arteko oreka lortzea.

Lasarteren kirol-ibilbidea oparoa da, batez ere Uruguaiko futbolean oinarrituta, baina aurtengo garaipen handi hau bere palmareseko harribitxirik preziatuena da. Europan bere lehenengo jardunan entrenatzaile karguan –aurretik urtebete izan zen Coruñako Deportivon jokalari- prestatzaile uruguaitarrak ametsa egia bihurtu du: Lehenengo mailan jokatuko du Realak.

Bere jokalariak ulertu ditu, baina aldi berean, erabateko zorroztasuna erakutsi du esigentzia mailan. Oreka erakutsi du Lasartek. Eta erantzun paregabea eman diote bai etxeko jokalariek eta baita kanpotik etorritakoek ere.

Realaren historia luzean urrezko hizkiekin agertuko da Lasarteren emaria. Atzelari garaietan nortasuna zen Uruguaikoaren ezaugarri nagusiena. Entrenatzaile karguan ere nortasuna erakusti du. Oraindik ere Coruñako zaleek kantatzen zioten leloa entzun daiteke: "¡Saca el machete, Lasarte saca el machete!"