Reala
Ez da Athleticera joango
Oyarzabalek Realean jarraituko du, kontratua 2022 arte luzatuta
eitb.eus
ETBk jakin ahala izan duenez, jokalaria Donostian geratuko da, azken orduetan Athleticera joango zela zioten zurrumurruek indarra hartu ostean.
-
Oyarzabal, aurreko denboraldian egindako gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.
Mikel Oyarzabalek Realean jarraitzea erabaki du Athleticek fitxatuko zutela zioten zurrumurruak eteteko. Jokalariak duela hilabete batzuk 2021 arte luzatu zuen donostiarrekin zuen kontratua, eta orain kontratu hori urtebetez luzatzea adostu du talde gipuzkoarrarekin
Jokalariaren eta klubaren arteko akordioa ofizial egin du Realak bere webgunean.
KOMUNIKATU OFIZIALA - .@mikeloyar11 berritzeko akordioa https://t.co/aNXzjFg17p #RealSociedad pic.twitter.com/Oki0x6yNNi
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) 19 de agosto de 2016