Reala
De vuelta en San Sebastián
Rulli: 'Nire ideia beti izan da Realean jarraitzea'
eitb.eus
Jokin Aperribay presidentearekin eta Loren kirol zuzendariarekin batera, Argentinako jokalariak gaur komunikabideen aurrean hitz egin du.
Gero Rulli atezaina Realera itzuli da.
Igandean taldeko bere kideekin topatu ondoren, zale txuri-urdinek ere ongi etorria emateko aukera izan dute, 2022. urtera arte bere fitxaketa itxi ondoren.
Jokin Aperribay presidentearekin eta Loren kirol zuzendariarekin batera, Argentinako jokalariak gaur 13:00etan komunikabideen aurrean hitz egin du. Ondoren, zelaira atera da Donostiako Estadiora gerturatu diren jarraitzaileak agurtzera.
.@gerorulli: "Nire ideia beti izan da Realean jarraitzea eta gaur esan dezaket familia honen parte naizela. Lasai eta harro" #RealSociedad
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) 16 de agosto de 2016
.@gerorulli: "Uda mugitua izan zen, ezin izan zen bere garain itxi. Nahi dudan lekuan nago. Pasatutakoa pasa da, ez naiz damutzen"
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) 16 de agosto de 2016
.@gerorulli: "Familian datzen klub batetik nator eta hori da Reala. Hori sentitu nuen aldagelean sartzean, nire etxean nengoela"
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) 16 de agosto de 2016
t="utf-8">.@gerorulli: "Helburuak ahalik eta altuenak dira. Muga handiak jarri genituen. Anbizio horrek ilusio handiagorekin hastea egingo digu"
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) 16 de agosto de 2016