Reala
Larunbat honetan
Reala: Lapiko batean bihurtu nahi dute Anoeta
Ander Altuna
Erredakzioa
Harmailetako giroa areagotu asmoz, bost eurotan eskuratu ahal izango dituzte sarrerak bazkideek.
Martín Lasartek Sevillatik bueltan konfiantzaz beteriko mezua zabaltzeaz gain, zaleen parte hartzea eskatu zuen aurrenekoz. Ruiz de Loperan garbi geratu zen beste behin ere eragin zuzena izan dezakeela jarraitzaileen presioak azken emaitzan, epailearen jardunbidea baldintzatzen duelako. Hori dela eta, bai realzaleek, baita zuzendaritzak ere neurriak hartu dituzte eta itxura guztien arabera eserleku gutxi geratuko da jaberik gabe. Anoetak irakin dezan, bazkide orok sarrerak eskuratu ahal izango ditu bost euroren truk. Gehienez ere, bina sarrera bakoitzak. Hori da Administrazio Kontseiluak jakitera eman duena. Bihartik aurrera egongo dira eskuragarri Anoetako txardeldegietan edo Gipuzkoako betiko tabernetan.
Jarratzaileen kasuan, hainbat ekimen jarriko dituzte abian. Esaterako, neurketa girotze aldera peña ezberdinetako kideek ibilaldia antolatu dute Arantzazuko Santutegitik Donostiaraino. Ostiralez irtengo da martxa, 19:00etan, aurrez lore eskaintza egingo diete Gipuzkoako zaindariari eta gauzak ongi, hurrengo egunean iritsiko dira iragarritako tokira eguerdiko 12etan. Hainbat eta hainbat herri zeharkatuko ditu bere ibilian eta nahi duenak hurbiltzeko modua izango du. Gaupasaren ondoren, taldeari harrera egitera joango dira Anoeta inguruetara.
Denboraldiko partidatzat jo zuen Mikel Gonzalezek larunbateko lehia eta bistan da talde txuri-urdinak ziurtatua izango duela zaleen goxotasuna.