Itxi

Reala

Herbehereetan

Ruben Pardok 'garrantzitsua' izan nahi du Realean

Agentziak | Erredakzioa

Realeko erdilaria Hebehereetan dago, taldearekin batera. Pozik agertu da denboraldi-aurreko lan gogorrarekin, eta hurrengo denboraldian taldean sendotzea espero du.

0:59

Ruben Pardok, Realeko erdilariak, hurrengo denboraldian taldean sendotzea espero du. 23 urteko jokalariak elkarrizketa eman dio Realeko web guneari. Herbehereetan dago taldea.

Errioxarrak 26 neurketa jokatu zituen azken denboraldian. Aurrekoan, 23 partida jokatu zituen David Moyesekin, eta Jagoba Arrasate entrenatzaile zela, 35.

Pardok "garrantzitsua" izan nahi du denboraldi honetan, eta lanari "urte ona egiteko gogo eta ilusioarekin" ekiten dio.

Realak bi norgehiagoka irabazi ditu, eta bestean berdinketa lortu du. Pardn arabera "maila altuko aurkarien" aurkako partiden programazioa ona izango da Liga hasierari begira. Erdilaria pozik dago egindako lan gogorrarekin, eta "pausoz pauso" joatea eskatu du.

atea eskatu du.